Uni Encounter

Uni Encounter

Teknologia berriekin lotutako jardunaldi sorta bat da Uni Encounter, gure Informatika Sailak antolatzen duena.

Jarduerak, funtsean, dibulgaziokoak eta teknikoak dira, baina ez dugu alde ludikoa ahazten. Informatikaren munduan garrantzitsuak diren pertsonek eskainitako hitzaldiak dira, bai eta tailer praktikoak eta sareko jokoen lehiaketak ere.

Gehien nabarmendu nahi diren alderdietako batzuk honako hauek dira: zibersegurtasuna alderdi guztietan, Software Librearen mugimendua eta haren eragin soziala, urtetik urtera agertuz doazen puntako teknologiak, etab.

Topaketak publiko orokorrari zuzenduta daude; jende askok duen “hasierako beldur” hori kentzeko eta enpresaren munduari eta adituei zuzendutako alderdi akademikoagoak eta profesionalagoak garatzeko.