Ikasteko metodologia berriak

Ikasteko metodologia berriak

ETHAZI eredua ERRONKETAN OINARRITUTAKO LAGUNTZAKO IKASKUNTZA eredua da.

Egoera arazotsu bat planteatzen da, erronka bihurtzen dena, eta emaitza bat lortu arteko prozesu guztia egituratuta dago gaitasun teknikoak eta zeharkakoak kontuan hartuta.

Lan-prozesuak aukera eman behar die ikasleei egoera erronka gisa bizitzeko eta, hortik, behar duten ezagutza sortzeko, irtenbiderik onenak eman ahal izateko.

Erronketan oinarritutako ikaskuntzak aukera ematen du egoera bat eta une bat izateko, non ikasleak, banaka eta taldean, jardunean jartzen diren eta emaitza bat sortzen duten. Emaitza hori interpretatu egiten da, zer funtzionatu duen eta zer ez aztertzen da, eta hurrengo erronkan zer egingo den desberdin erabakitzen da, goragoko helburu batzuetara hurbiltzeko.