Ikastetxea

Ikastetxea

Ikastetxea

UNI EIBAR-ERMUA Lanbide Heziketako ikastetxea da.

Eibarko ikastetxea 1968an sortu zen. Ibilbide luzean hainbat ikasketa-eskaintza izan ditu: lan-zentro teknikoa, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, etab.

Eibarko Hezkuntza Esparruan gaude, lau arlori dagozkien Lanbide Heziketako zikloak eskaintzen: Merkataritza eta Marketina, Informatika eta Komunikazioak, Administrazioa eta Kudeaketa eta Jarduera Fisikoak eta Kirolak.

Misioa

Uni Eibar-Ermuaren helburua ikasleei kalitatezko irakaskuntza eskeintzea da, egungo gizartearen behar-izanetara  egokituz eta lan munduan integratzera bideratuz.

Ikuspegia

Gure ikastetxearen asmoa pertsonen garapen integrala lortzea da, oinarritzat berrikuntza, eraldaketa digitala eta nazioartekotzea hartuz, beti ere jasangarritasuna bermatuz eta parte hartzen duten agente guztien lankidetza sustatuz.

Balioak

Gure ikastetxeak lehentasunezkotzat jotzen dituen balioak honako hauek dira:

  • Elkar lana eta talde lana bultzatzea
  • Tolerantzia eta lankidetza bermatzea
  • Elkarrekiko errespetua lantzea
  • Osasuna sustatzea
  • Inklusibitatea jorratzea
  • Ekimena eta sormena transmititzea

Kalitate-politika

Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren Ziurtagiria

The International Certification Network
Uni Eibar-Ermua ikastetxeak kalitatea definitu du bere politika eta estrategiaren garrantzizko zutabe bezala eta kalitatean oinarritutako kudeaketa sistemak bereganatu ditu erreferentzia eredu legez erakundearen jestiorako Oinarrizko erreferentziak EFQM Europear Kudeaketa Eredua eta kalitatearen segurtatze sistema dira, azken hau UNE-EN ISO 9001:2015 arauan oinarritua baita.
Zehatzago esateko, gure Ikastegiak kalitatea jarduera filosofia bezala hartu du zeinak ondoko norabideekin bat egiten duen:

  • Ongi buruturiko lana
  • Gure jardueren etengabeko hobekuntza ikasle, guraso, enpresak eta administrazioko langileria dira: irakasle eta gainerako langileak barne
  • Datuetan eta talde lanean oinarritutako lan metodologien eskuratzea

Norabide hauek ondoko egitasmo eta prozesuen bidez hedarazten dira:

  • UNE-EN ISO 9001:2015aren arabera buruturiko kalitate sistema baten
    ezarpena eta garapena
  • Bezeroaren gogobetetasunaren aldizkako azterketa eta neurketa
  • Kalitate sistemaren berrikuspena eta prozesuen aldizkako eguneratzea
  • Kalitate sistemaren barne eta kanpo auditoriak

Era berean, kalitate politika hau urteko planetan garatzen da helburuen formulazio eta betearazpenaren bitartez. Ikastetxearen helburuak zenbagarriak eta neurgarriak izango dira horretarako indikatzaileak darabiltzagularik. Guztiek osotzen dituzte kalitate helburuak zeinen betetze maila aldizka ebaluatuko den.
Kalitatearekingo konpromisoak erakunde guztiarengan du eragina. Ikastetxeko pertsona guztiek onartzen baitute konpromiso hau bere baitan hara nola erantzukizuna baldintzak betetzeko eta Kalitatearen kudeaketa Sistemaren eraginkortasuna hobetzeko, ahantzi gabe instituzio helburuen lorpenean esku hartze aktiboa.
Era berean, Ikastetxeak bezeroen eskakizunak beteko dituela hitz ematen du, bai eta aplikagarri litzaizkiokeen legezkoak zein arauzkoak ere.
Ikastetxeko zuzendaritzak jardueren bilakaera arrakastatsua gerta dadin beharrezkoak liratekeen baliabideak eta prestakuntza jarriko ditu denon eskura.