Erasmus+ programa mugikortasun-programa bat da. Horren bidez, goi-mailako eta erdi-mailako heziketa-zikloetako ikasleek praktikak egin ditzakete (Lantokiko Prestakuntza modulua) atzerriko herrialde bateko enpresetan.
Erasmus Charter for Higher Education 2021-27
Declaración de Política Erasmus (Erasmus Policy Statement)
Erasmus akreditazioa 2021-2027
EMEU (Engineering Mobility In Europe) nazioarteko proiektu bat da, non gure zikloetako ikasleek unitate didaktikoren bat ikas dezaketen Alemanian, Danimarkan, Finlandian, Holandan eta Erresuma Batuan. Udazken eta udaberrian herrialde horietako informatikako eta jarduera fisikoetako ikasleak izango dira gure ikastetxera hiru asterako etorriko direnak, beren ikasketetan sakontzeko asmoz, honako unitate didaktiko hauetan:
Proiektu honen helburua irakasle, ikasle eta enpresen arteko lankidetzaren premia eta onurei buruz kontzientzia hartzea da.
Horretarako derrigorrezkoa izango da lanbide arlo desberdinen arteko hormak apurtzea.
Informatika, Jarduera Fisikoak eta Kirola, Marketina eta Arreta Soziosanitarioa ikasketen arteko lankidetza izango da aktibitate birtualak sortuz.
Gainera, ikasleek aukera izango dute atzerriko ikastetxeren baten 2 edo 3 asteko ikasketa modulu bat egiteko.
Ruben San Martin
+34 943899211
erasmus@uni.eus