Hizkuntza normalkuntza

Hizkuntza normalkuntza

Ulibarri ikastetxeetan hizkuntza normalizatzeko programa bat da. Programa honetan parte hartzen duten ikastetxeek euskararen erabilera sustatzeko eta kalitatea hobetzeko lan egiten dugu. Gurea Lanbide Heziketako zentroa izanik, gure beharretara egokitutako plan bat garatzen dugu.

Helburu orokorra da euskararen erabilera sustatzea gure hezkuntza-komunitatean (ikasleak, familiak, irakasleak eta gainerako langileak) eta gure inguruko eragileetan (erakundeak, enpresak, etab.).