Mota guztietako web aplikazioak garatzen lan egiten duen profesionala da. Honako zeregin hauek egiten ditu: web aplikazioak garatu, ezarri eta mantentzea, erabilitako eredua edozein dela ere eta teknologia espezifikoak erabiliz (Java, Python, JavaScript, AngularJS, Ionic, CSS…). Datuetarako sarbidea segurtasunez bermatzen du eta ezarritako estandarretan exijitutako irisgarritasun, erabilgarritasun eta kalitateko irizpideak betez.
Taldean lan egingo duzu, erronketara bideratutako metodologiarekin ikasiz eta sektoreko puntako enpresak bisitatuz. Bertan praktikak edo ikasketak modalitate dualean egin ahal izango dituzu. Gainera, hainbat modulu ingelesez ikasteko aukera izango duzu.
idazkaritza@uni.eus
Autobus/tren geralekuak, jangela, egoitza, kirol-instalazioak eta aisialdirako guneak