Ikastetxea

Ikastetxea

Ikastetxea

UNI EIBAR-ERMUA Lanbide Heziketako ikastetxea da.

Eibarko ikastetxea 1968an sortu zen. Ibilbide luzean hainbat ikasketa-eskaintza izan ditu: lan-zentro teknikoa, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, etab.

Eibarko Hezkuntza Esparruan gaude, lau arlori dagozkien Lanbide Heziketako zikloak eskaintzen: Merkataritza eta Marketina, Informatika eta Komunikazioak, Administrazioa eta Kudeaketa eta Jarduera Fisikoak eta Kirolak.

Misioa

Uni Eibar-Ermuaren helburua ikasleei kalitatezko irakaskuntza eskeintzea da, egungo gizartearen behar-izanetara  egokituz eta lan munduan integratzera bideratuz.

Ikuspegia

Gure ikastetxearen asmoa pertsonen garapen integrala lortzea da, oinarritzat berrikuntza, eraldaketa digitala eta nazioartekotzea hartuz, beti ere jasangarritasuna bermatuz eta parte hartzen duten agente guztien lankidetza sustatuz.

Balioak

Gure ikastetxeak lehentasunezkotzat jotzen dituen balioak honako hauek dira:

  • Elkar lana eta talde lana bultzatzea
  • Tolerantzia eta lankidetza bermatzea
  • Elkarrekiko errespetua lantzea
  • Osasuna sustatzea
  • Inklusibitatea jorratzea
  • Ekimena eta sormena transmititzea

Kalitate-politika

Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren Ziurtagiria

The International Certification Network
Uni Eibar Ermuak UNE-EN ISO 9001:2015 kalitate arauan oinarritutako kudeaketa sistema hartu du gure ikastetxea antolatzeko eta kudeatzeko erreferentzia eredu gisa.

Zehatzago, gure zentroak kalitatea hartu du jarduteko filosofia gisa, eta honako jarraibide hauekin identifikatzen da:

  • Erakundeko pertsonek Kudeaketa Sistemaren kalitatea eta eraginkortasuna betetzen aktiboki parte hartzeko erantzukizuna onartzen dute.
  • Gure jarduerak etengabe hobetzea, ikasleen, gurasoen, enpresen eta irakasle eta irakasle ez diren langileen ahotsa entzunez, adierazleak eta helburuak zehaztuz eta horien lorpen maila ebaluatuz.
  • Talde lanean, datuetan eta arrisku eta aukeretan oinarritutako ikuspegian oinarritutako lan metodologiak hartzea, berrikuntzak eginez eta interesatu taldeei gogobetetasuna gehitzen saiatuz.

Zuzendaritza eta ikastetxearen antolaketa egituraren gidaritzapean prozesuen eta proiektuen bidez hedatzen dira jarraibide horiek, eta honako konpromiso hauek hartzen dituzte:

  • Ikastetxearen testuingurua aztertzea eta kudeatzea, gure beharrizan eta itxaropenekin bat datorren estrategia bat ezartzeko.
  • Talde-lana sustatzea, erakundeko pertsona guztien parte-hartzea ahalbidetuz.
  • Sistema integratzeko beharrezkoak diren baliabideak eta prestakuntza ematea, jarduerak arrakastaz garatzeko modu eskuragarrian eta eguneratuan.
  • Barne komunikazioa bultzatuko duen lan giro ona sortzea eta mantentzea, eta alderdi interesdun guztien gogobetetzea aldizka neurtu eta aztertuko duten bide egokiak ezartzea.
  • Kalitate sistema berrikustea eta prozesuak aldian eguneratzea.
  • Politika hori eta hura betetzen dela bermatzeko beharrezkoak diren oinarrizko elementuak deskribatzea eta ezagutaraztea.