
Zamudio/Derio
Zamudio/Derio Parke Teknologikora bisita
Gure Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena eta Web Aplikazioen Garapena zikloetako ikasleek Sarenet eta Ayesa Digital enpresak bisitatu dituzte, sektore teknologikoaren errealitatera hurbiltzeko eta etorkizunean garatu ahal izango duten lanbide-esparrua bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin.
Bisitetan, ikasleek bi enpresen instalazioak eta jarduera ezagutzeko aukera izan dute, baita garatzen dituzten proiektuak, erabiltzen dituzten teknologiak, lan egiteko metodologiak eta sektore digitalean dauden lanbide-profilak ere.
Esperientzia hauek funtsezkoak dira prestakuntza eta enpresa-mundua uztartzeko, eta etengabeko bilakaeran dagoen sektore teknologikoaren erronkei aurre egiteko gai izango diren profesionalak prestatzeko.
Gure ikastetxetik eskerrak eman nahi dizkiegu Sarenet eta Ayesa Digital enpresei emandako harreragatik, erakutsitako prestutasunagatik eta gure ikasleekin ezagutzak eta esperientziak partekatzeagatik.
Eskerrik asko ikaskuntza mundu profesionalarekin lotzen laguntzeagatik!








