
Azaroak 25
Iritsi da beste urte batez azaroaren 25a.indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna, alegia. Gaurko egunean, indarkeria matxista salatzeko, kontzientzia pizteko eta berdintasunean, errespetuan eta askatasunean oinarritutako gizartea eraikitzeko konpromisoa berretsi nahi dugu.
Uni Eibar-Ermuak bat egiten du egun honekin, eta indarkeria matxistaren aurkako jarrera adierazteko, elkartzea egingo dugu 11:15ean, EHUko eraikinaren aurrean.
Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzea guztion ardura da.
Gora borroka feminista!
“EZ GINEN ATZERA EGITEKO JAIO!
Faxismoari feminismoarekin erantzun!”