Uniencounter Hitzaldiak

2022/02/21

CTF Zibersegurtasuna. Una forma práctica de acercarse.

Unai Combarro eta Mikel Elizondo. Zibersegurtasuna ITn espezializazio zikloko ikasleak.

Basque Cyberecurity Centrek, Capture the Flag txapelketa bat antolatu zuen pasa den azaroan. Txapelketa honetan, gai (kriptografia, hacking, forentse digitala, sareetako trafikoa…) eta zailtasun ezberdineko erronkak aurkezten zaizkie partehatzaileei.

Erronka horiek oinarri hartuta, Unai eta Mikelek “ariketak” planteatuko dituzte eta bertaratzen direnekin batera ebatziko dituzte. Zibersegurtasunaren inguruko gaietara hurbiltzeko modu praktiko bat.

Komenigarria litzateke ikusleek beraien ordenagailu eramangarriak ekartzea.

Eskubide Digitalak: neutraltasuna. Zer egiten dute multinazionalek gure seme-alaben datuekin?

Gorka Julio Thalaios.koop-etik eta Alberto Larraz IsardVDI-tik

Badira urte batzuk ikastetxeetan “Googleren Suite”a bete beten erabiltzen hasi ginela. Dela gmail, drive, calendar edo sites, beraien tresnak erabiltzen ditugu. Beste kasu batzuetan Microsoft-en O365 daralbigu.
Zer lortzen dute trukean multionazional hauek? Zer dago atzean? Gai hauen inguruan gogoeta batzuk eskeiniko dizkigu Gorka Juliok.
Bestalde, Albertok birtualki konektatuz, Bartzelonako Digital Democratic esperientzia komentatuko digu eta zer tresna garatu dituzten menpekotasun hau gainditzeko.

Etiketak: