Basque Cibersecurity Centre
Pasa den astean Zibersegurtasuneko espezialitateko ikasleekin Basque Cybersecurity Centre bisitatzen egon ginen.
Lehenik eta behin, Arabako Parke Teknologikoan dagoen Cyber Range-an partu hartu genuen. Bankuko transferentziak egiteko erabiltzen den webgune bat hackeatzeko erronka proposatu ziguten, ikasleen ezagutza handitzeko. Horretarako, auzitegiko analisiaren, kriptografiaren, alderantzizko ingeniaritzaren eta web-ustiapenaren eremuetako ezagutzak praktikan ipini genituen.
Jarraian BCSCren eraikina bisitatu genuen, langileen eskutik, bertan egiten duten lan guztiaren ideia orokor bat izateko.