Eibarko Dendak

2022/11/10

Eibarko Udalak eta CIFP Uni-Eibar Ermua LHII-ak sinatutako akordioari esker, Lanbide Heziketako ikasleek parte-hartuko duten, merkataritza esparruko prestakuntza-proiektu praktikoari hasiera eman zaio aste honetan.

Akordio honi esker, Merkatariza Jarduera zikloko lehen eta bigarren mailako ikasleek, hiru astetan zehar fase desberdinetan banatutako proiektua garatuko dute:

  1. atalean: Ikasleek merkataritzari buruzko prestakuntza ekintza desberdinetan parte-hartuko dute.
  2. atalean: Eibarko Dendak elkarteko 10 saltokien erakusleihoak diseinatuko dira. Horretarako, ikasleek herriko hainbat erakusleiho ezagutuko dituzte, bakoitzak dituen ezaugarriak jaso eta eguberritako erakusleihoen diseinuak prestatu eta ekoitziko dituzte.
  3. atalean: Ikastetxean ekoiztutako diseinuak, hautatutako saltokietan muntatu eta gabonetako kanpainarako prest utziko dituzte.

Aste honetan lehen fasean daude, eta aukera bikaina izaten ari da merkataritzako hainbat berrikuntzei buruz formazioa jasotzeko. Hauek dira parte-hartzen ari diren jardunaldietako batzuk:

  • Neuroresearch
  • Neuromarketing
  • Merkatu Ikerketa
  • Enpresa Berrikuntza
  • Datuak Babesteko Lege Organikoa
  • Erakusleihoen Simuladoreak
  • Paketeria Jasangarria
  • TicketBAI…

Bagoaz aurrera!