Berriatuako basoak
Martxan da Berriatuko Baso Dibertsifikazio Ekologikorako Prozesua, baso eredua aldatzeko asmoz.
Helburuak honeek dira:
- Suteakandik babestea.
- Ura babestea eta klima aldaketari frenoa ipintea.
- Behegainea eta biodibertsidadea berreskuratzea.
- Beste baso ekoizpen eredu bat bultzatzea, bertoko espezieetan oinarrituta eta guztizko mozketak ekidinez.
- Onurak eta kalidadeko zerbitzuak eskainiko dituan ekoizpen eredua ezartea, eskualdeko landa garapena sustatuko dauena.
- Eskualdeko elikadura burujabetza bultzatzea, basogintzarako erabilitako lurrak nekazaritzara eta abeltzaintzara bueltetea erreztuz.
Iturria: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza