Barne dinamikak

2024/02/23

Informatikako bigarren mailako ikasleak lan praktiketara joan aurretik, urtean zehar egindako lana aurkeztu zuten areto nagusian euren lanbide arloko ikaskideen aurrean.

Ekitaldi honen helburua ziklo desberdinetan lantzen diren gaiak ezagutarazten laguntzea zen. Eta bai aurkezleak zein entzuleak pozik irten zirela esatera ausartuko gara ;- )

Familia desberdinen arteko ezagutza sustatzea ere ez legoke txarto, ezta? Ea zer bururatzen zaigun…

Momentuz, hona osteguneko argazki batzuk: