Vespa Velutina

2024/04/18

Aurreko urteetan liztor asiatikoak Uniaren esparruan hainbat habi eraiki dituela ikusita, astion pare bat tranpa ipini ditugu espezie inbaditzaile hau kontrolatzeko ahaleginarekin bat eginez.

Uniko Agenda 30 taldeak (agenda30@uni.eus) oso interesgarri eta bideragarria deritzo ekimen hau beste eskola batzutara zabaltzea. Ikus, VELUTINA ESKOLAN.

2024-05-02 Aste biren ondoren tranpetan 9 Vespa velutina jaso ditugu. Beste zomorrorik ez.

2024-05-15 Harrapatutako velutinak: 17 + 10 (Bestelakoak: euli arrunt bat eta beste txiki txiki batzuk)

2024-05-29 Velutinak: 25 + 24 (Liztor arrunt bat ere jausi da 🙁 )

2024-06-12 Velutinak: 2 + 10 (ADI: 6 Cerambyx cerdo !!!)

2024-06-26 Velutinak: 0 + 0 (Euli eta eltxo gutxiren bat baino ez)

Guztira 97 liztor beltz harrapatuta, aurtengo kanpaina bukatutzat emango dugu.

Datorren ikasturterako VELUTINA ESKOLAN proiektua martxan egongo dela dirudi.