Uni-EHU

2024/02/21

Uni-Eibarreko Web Aplikazioen Garapena zikloko ikasleek, Leioako EHUko magisteritzako ikasleekin batera, erronkaren aurkezpena egin dute gaur. 

Dinamika honen helburua 9 eta 10 urte bitarteko haurrek Euskal Herriko herriak modu interaktiboan ezagutzea da. Horretarako Uni-Eibarreko ikasleek mugikorretarako aplikazio bat garatu eta aurkeztu dute.

App horiek garatzeko, gure ikasleek erronketan oinarritutako dinamikak landu dituzte, ikasleen eta ikastetxeen arteko lankidetza sustatuz.