![](https://www.uni.eus/wp-content/uploads/2024/09/1_Ikasleekin-bilerak-1024x768.jpg)
Erasmus+
Mugikortasun berriak prestatzen
Ikasturte honetan, bigarren kurtsoko erdi eta goi mailako ikasleek hiru hilabeterako praktikak egin ahal izango dituzte atzerriko enpresaren batean. Horretarako haiekin bildu gara Erasmus+ proiektua azaldu eta zalantzak argitzeko ideiarekin. Iaz Erasmusen joandako lau ikaslek ere euren esperientzien berri eman dute eta ikasturte honetako hautagaiei aholku erabilgarriak eman dizkiete. Oraingoz, ikasturte honetarako Erasmus+ bekak jasoko dituzten ikasleak aukeratzen hasiko gara.
Hiru hilabeterako praktiketako ikasleak joan daitezkeen herrialdeak Italia, Portugal, Polonia, Austria, Malta, Holanda, Finlandia, Danimarka, Txekia edo Frantzia izan daitezke.
![](https://www.uni.eus/wp-content/uploads/2024/09/2_enriching-lives-1024x509.png)