Erasmus+

2022/09/19

Mugikortasun berriak prestatzen

Ikasturte honetan, bigarren kurtsoko erdi-maila, goi-maila eta espezializazioko ikasleek hiru hilabeterako praktikak egin ahal izango dituzte atzerriko enpresetan. Irlanda, Italia, Portugal, Polonia, Austria, Malta, Holanda, Finlandia, Danimarka, Txekia edo Frantziako enpresetan, hain zuzen ere.

Horretarako, joan den astean interesa daukaten ikasleekin bildu ginen Erasmus+ proiektua azaldu eta zalantzak argitzeko ideiarekin. Iaz Erasmusen joandako lau ikaslek ere euren esperientzien berri eman zuten eta ikasturte honetako hautagaiei aholku erabilgarriak eman zieten. Oraingoz, ikasturte honetarako Erasmus+ bekak jasoko dituzten ikasleak aukeratzen hasiko gara.