
Erakusleihoak
Eibarko herriko saltokietako erakusleihoak atontzea
UNIko Merkataritza arloko ikasleek Eibarko tokiko saltokiekin elkarlanean jardungo dute, haien erakusleihoak aztertu, diseinatu eta atontzeko.
Helburua izango da erakusleihoen erakargarritasuna hobetzea, saltokien irudia indartzea eta herritarren zein bezeroen arreta erakartzea, tokiko merkataritzaren dinamizazioan lagunduz.