
Durango
ERASMUS+ Motorrak berotzen
UNIko 27 ikasleak hasi dira jasotzen enpresa, ostatu eta destinoko herrialdeen informazioa.
Gaur Durangon egon gara lanbide heziketako Sailburuordetzak antolatutako ekitaldian Euskadiko beste parte-hartzaileekin batera. Guztira 800 ikasle inguru batu dira.
Iaz UNItik Erasmusen joan ziren Enol, Eneko, Adrian, Aner eta Beñatek euren esperientzia kontatu diete Landako Gunean batu diren ikasleei.
Mila esker zuen bizipenak kontatzeagatik.
Hauek dira gure ikasleen aurtengo destinoak: Italia, Polonia, Malta, Danimarka, Grezia eta Txekiar Errepublika.

