
CyberLehia2026
Atzo Cyberlehia 2026ko finala jokatu zen Donostiako Tabakaleran.
Lanbide Heziketako 35 ikastetxetako ikasleek hartu zuten parte cyberlehian eta 5 talde sailkatu ziren finalerako.
Gure Zibersegurtasun espezializazioko Unai Urzainqui eta Irene Delgado izan ziren finalerako sailkatuetako batzuk, BirtLHko ikasle batekin batera eratutako taldean.
Finalean 2. postua lortu zuten.