ASIR1 txangoa

2021/11/03

Ostiralean (erdi euripean) ASIR1 taldeko ikasleak (Sareetako Goi Mailako Informatikako zikloa) eta pare bat irakasle, Ermuako Zuntz optiko azpiegitura ikustera txango bat egin genuen.

Kale baztarretan dauden switch-ispiluetatik hasita, bukaeran Izarra Centren duten azpiegitura nagusia ikusi genituen.

Ondoren, autobusa hartu eta Ondarroara joan ginen. Bertan, Ander Calvo gure ikasle ohiak Berritu-Ondarroa-Deba lotzen dituen bere antena (+Zuntz optikoa) azpiegiturak erakutsi zizkigun kokagune ezberdinak lotzeko beste azpiegitura mota batzuk ikusiaz.

Bukaeran, Ondarroako portu gaineko puntan telefono bat instalatzeko gai izan ginen.