2021-22 ikasturteko aurrematrikula

2021/06/21

2021-22 ikasturtean Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko aurrematrikula maiatzaren 31tik ekainaren 18ra dago zabalik. Izena emateko bide hauek erabil ditzakezu:

  • Ikastetxeko idazkaritzan, aurrez aurre:
    • Astelehenetik ostegunera: 08: 30etik 17: 00etara
    • Ostiraletan: 08: 30etik 14: 00etara
  • Formulario honen bidez (posta elektronikoz bidaliko dizugu frogagiria)
  • Hemen: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio

Kontuan izan derrigorrezkoa izango dela aurrematrikula uztailean egin ahal izateko.

Gogoratu beti Ikasgunean erregistratzea, zure eskaeraren jarraipena egiteko.