Eibar Sports Tech Day

2026/11/03

Industria, kirola eta berrikuntza uztartu dituen jardunaldian parte hartzeko aukera izan dugu.

Aurkezpen eta mahai-inguruen bidez, teknologia berriak, esperientzia desberdinak, kirol-berrikuntzarako hiri-laborategiak eta kasu errealak ezagutu ditugu.

Jardunaldiari amaiera emateko, Teknikerren garatzen ari diren hiru proiektu bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu.

Eta, noski, kafea, pastak eta amaierako lunch ederra ere ez dira falta izan! ☕🥐

Esperientzia interesgarria, kirolaren eta teknologiaren arteko aukerak ezagutzeko!