CyberLehia2026

2026/03/06

Atzo Cyberlehia 2026ko finala jokatu zen Donostiako Tabakaleran. 

Lanbide Heziketako 35 ikastetxetako ikasleek hartu zuten parte cyberlehian eta 5 talde sailkatu ziren finalerako. 

Gure Zibersegurtasun espezializazioko Unai Urzainqui eta Irene Delgado izan ziren finalerako sailkatuetako batzuk, BirtLHko ikasle batekin batera eratutako taldean.

Finalean 2. postua lortu zuten.