
Incibe
Astelehen eta astearte honetan Zibersegurtasun Jardunaldiak izan ditugu Uni Eibar-Ermuan Inciberen eskutik.
Juan Arce, Itxaso Ortiz de Guzman, Orbik eta Eurocybcar enpresen eskutik hitzaldi oso interesgarriak izan ditugu. Zibersegurtasunarekin lotutako gai ezberdinei buruzko informazioa eman digute: nola lortu informazioa webguneetan, lege aldetik zer izan behar den kontuan, pentesting baten atalak zeintzuk diren, enpresek nola egiten duten lan arlo honetan, zein garrantzi duen zibersegurtasunak autoen munduan…
Honez gain ikasleek CTF baten parte hartzeko aukera ere izan dute.



