Erasmus+

2025/09/22

Mugikortasun berriak prestatzen

Ikasturte honetan, bigarren kurtsoko erdi eta goi mailako ikasleek hiru hilabeterako dual orokorreko praktikak egin ahal izango dituzte atzerriko enpresaren batean. Horretarako haiekin bildu gara Erasmus+ proiektua azaldu eta zalantzak argitzeko ideiarekin. Iaz Erasmusen joandako sei ikaslek (Eritz, Eneko, Enol, Aner, Beñat eta Jon) ere euren esperientzien berri eman dute eta ikasturte honetako hautagaiei aholku erabilgarriak eman dizkiete. Oraingoz, ikasturte honetarako Erasmus+ bekak jasoko dituzten ikasleak aukeratzen hasiko gara.
Hiru hilabeterako praktiketako ikasleak joan daitezkeen herrialdeak Italia, Irlanda, Suedia, Finlandia, Portugal, Polonia, Austria, Malta, Danimarka, Txekia edo Frantzia izan daitezke.

Etiketak: